Aurreko astean kale egin ostean, bertan duzue KKinzona irratiko saio palindromoaren saio berri bat, eta “ORDUAK ORDU, ATZERAPENAK ATZERAPEN, ZARATA eta OXTI GAIXTOA EZIN ETEN!” sik. Sesio hontan berriz ere,eta gurean iada klasiko bihurtu den FOLKCORE(larunbat hontan MAIATZAK 19 ZARAUTZEN joko dutela eskusa ezinhobetzat hartuta!!) taldeaz gain, herri berekoak diren MKT eta orratz kamustuen atalean berriz LP formatuan gaurkoan JAPAN nagoya city HARDCORE,bertako bost talde biltzen dituen nahasketa!! Hori bai, ohiko etxeko modu amateur zikinean egina soberan diren baliabideen behar handirik gabe…EZ ENTZUN!! musika deitzen diotena gustokoa baduzu behintzat ATARAZARATA
Ost 17 mai 2012
ZARATATARAZ 12-05-17
Data: Maiatza 17th, 2012 Egilea: zaratataraz · Iruzkinik ez
→ Iruzkinik ezAtala: Zaratataraz
Ost 17 mai 2012
Argizirin aitaldia 2012-05-17
Data: Maiatza 17th, 2012 Egilea: argizirin · Iruzkinik ez
Gaurko Argizirin aitaldia saioan hiru gonbidatu izan ditugu. Alde batetik Martxelo Diaz GARAko kazetariarekin palestinako presoen gose grebari buruz aritu gara. Bertzetik Pello Zubiriarekin aitzineko asteburuan Gipuzkoan egin zen Europako Zero Waste biltzarrari buruz solastatu gara eta, akitzeko, Irati Iziarrekin UEUko arduradunarekin, aurtengo ikastaroen inguruan mintzatu gara.
→ Iruzkinik ezAtala: Argizirin Aitaldia
Ask 16 mai 2012
Bertxoko 120516
Data: Maiatza 16th, 2012 Egilea: bertsoko · Iruzkinik ez
Bizkaiko Eskualdekako Txapelketa eta 30 urte 11 opariko saioak, freskotasun eta mingain garratzek gainbegiratuta.
→ Iruzkinik ezAtala: Bertxoko
Ask 16 mai 2012
20120516 Berbenir!
Data: Maiatza 16th, 2012 Egilea: berbenir · Iruzkinik ez
Beltzez margoturiko irratsaioa izangodugu gaurkoa. Afro peluka soinean dugula, blaxploitation-aren soinu bandan murgilduko gara gaur BERBENIR-en, mugimendu hontako soul eta funk-az gozatzeko.
→ Iruzkinik ezAtala: Berbenir
Ask 16 mai 2012
StandBAI! 30. saioa STAX RECORDS
Data: Maiatza 16th, 2012 Egilea: standbai · Iruzkinik ez
Saioa Stax Recordsi eskainiko baitiogu oso osorik. Estatu Batuetako Memphisen sortu zen eta 60. eta 70. hamarkadetan izugarrizko garrantzia izan zuen. Denboran bidaia bat eginez artista hauexek entzuno ditugu: Carla Thomas, Booker T. & the MG’s, Otis Redding, San & Dave, Eddie Floyd, Johnnie Taylor, Jean Knight, The Dramatics, Isaac Hayes, The Stapple Singers eta Shirley Brown. Aste honetako kantu originala The Rolling Stonesen “Satisfacion” ezaguna izango da eta kantu honen moldaketa Otis Reddingek eskainiko digu.
→ Iruzkinik ezAtala: Stand Bai
Ask 16 mai 2012
Adesalambrar120515-NAKBA eguna
Data: Maiatza 16th, 2012 Egilea: adesalambrar · Iruzkinik ez
Gaur, maiatzak 15, Nakba eguna edo Palestinarren hondamendi eguna da. Hori dela eta, gaurko saioan Palestina herria izan dugu protagonista. Hasteko, Palestinan gertatu berri diren kontuk ekarri ditugu. Ondoren, Mousa Abu Mariak Euskal Herrian, eta kasu honetan, Hala Bedin egindako bisita aprobetsatuz egindako elkarrizketa izan dugu. Bera Beit Ommar herrikoa da eta bereziki herritarren erresistentzia komiteetan lan egiten du eta Palestine Solidarity projecteko kidea da. Azkenik, Palestina alde batera utzita, Askapenak antolatutako 1. mintegi saioen berri eman digu Naiarak. Maiatzaren 19an eta 26an Altsasuko Iordia kultur gunean egingo dira.
→ Iruzkinik ezAtala: A Desalambrar
Ask 16 mai 2012
Bertsoinka 12-5-17
Data: Maiatza 16th, 2012 Egilea: bertsoinka · Iruzkinik ez
→ Iruzkinik ezAtala: Bertsoinka
Ask 16 mai 2012
MB- S.O.S. SPANIEN
Data: Maiatza 16th, 2012 Egilea: matxuramunduan · Iruzkinik ez
Korralitoa laster helduko da eta xoxa bakar bat aurrezten ez dugunontzat ere ez da egoera dibertigarria izango! Hori bai, balzenekien Euskadi inoiz baino hobeto doala? Ez bazenekien PSEk gogoraraziko dizue buzoietan aurkitu dezakezuen poster publi-erreportai itzel horren bitartez!
Eskerak Alemaniako ONG bat dugula gure bizilagunei laguntzko prest! S.O.$. Spanien.
- Rajoyren ostiraleko errefomen beste ale bat.
- Telezerri berriz ere desinforma-hartzen!
- makarraokeak: greziatik “Leurotik Goaz; Txatxo eta Lehioren “Mozkortasuna”; Eta gaur egungo gazteria ulertzeko, azalpena Les Luthiers-en ahotik.
→ Iruzkinik ezAtala: Matxura munduan eta ibili munduan
Asl 14 mai 2012
Aretha Franklin Swing Doinuko Gauak saioan
Data: Maiatza 14th, 2012 Egilea: swingdoinukogauak · Iruzkinik ez
Aste honetako Swing Doinuko Gauak saioan musika beltzaren ahotsei eskeinitako zikloarekin jarraituko dugu. Larunbat honetan Aretha Franklinen txanda izango dugu.
→ Iruzkinik ezAtala: Swing Doinuko Gauak
Iga 13 mai 2012
122.- Zuria Beltzez 12-05-13
Data: Maiatza 13th, 2012 Egilea: zuriabeltzez · Iruzkinik ez
Hona hemen gure irratsaio supersonikoaren ale berri bat. 10 medikuetatik 9k irratsaio hau entzutea gomendatzen du higiene mental ariketa moduan. Honetan, estilo ezberdinak jorratzen dituzten bitxikeri soniko zein abesti peto-petoak topa ditzazkezue, esate baterako:
1.- Solomon Burke – Stupidity 2.- Shirley Ann Lee – How can I loose? 3.- Hank Garland & His Sugar Foote – Sugar foot rag 4.- Kenny Lynch – Harlem library 5.- Sleepy Labeef – You can´t catch me 6.- Jaco Pastorius – Come on come over 7.- Rick McClellan – Frozen sunshine 8.- John Heartsman & Circles – Talking about my baby 9.- Otis Lee – Hard row to hoe 10.- Joe Bataan – Continental square dance 11.- Erasmo Carlos – Vem quente que eu estou fervendo 11.- Delroy Wilson – Cool operator 12.- Trio Kempes – Summer city love.
Indarra eta osasuna….
→ Iruzkinik ezAtala: Zuria Beltzez
