Joan den astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten Ibarraldeko zazpi gazte. 1999 eta 2001. urteen artean Tolosaldean izandako kale erasoekin lotura izateagatik atxilotu zituzten 2002. urteko urrian. Hiru egunez inkomunikatu zituzten eta aldi horretan torturak salatu zituzten. Epailearen aurretik pasa ondoren espetxeratu egin zituzten eta bost hilabete eman zituzten preso. Joan den astelehenean euren aurkako epaiketa abiatu zen Madrilen. Aldez aurretik, fiskalak euren kontra, 86tik 16 urte bitarteko espetxe zigorra eskatzen zuen.

auzitegi-nazionala.jpgAstelehenean bertan, ordea, abokatua eta fiskalaren arteko akordioaren ondoren, bina urteko kartzela zigorra eta sei urtetako inhabilitazioa adostu zituzten. Hori da fiskalak egin duen eskaria. Hemendik hilabete pare batetara jakingo da azkeneko sententzia.

Atala: Arrosa