Asteburu honetatik landa, asteak ekarritako albiste nagusiei gainbegiratua emango dien irratsaio berriari emango dio hasiera Info7 irratiak. Euskal Herriko nahiz nazioarteko gaurkotasuna errepasatuko du saio berriak ordubetez. Larunbatetan eguerdiko ordu batetan izango da entzungai; eta errepikapena, berriz, igande iluntzetan, arratseko 8etan.

Atala: Arrosa