Hala Bediko Zaharrak Berri historia irratsaioa martxan dago
duela bi astetatik. Dagoeneko hirugarren kurtsoa da Zaharrak Berri irratsaioarentzat. Aurreko asteko elkarrizketatua Ekain Martinez Lizarduikoa izan zen, izan ere Nekane Osarekin batera Gerra zibila Euskal Herrian liburua idatzi bait dute Gaiak argitaletxearen eskutik. Memoria historikoa berrezkuratzearen beharra ere aipatu zuen liburuaren idazleak. Kuriositate gisa liburuan hemen ikusten dugun kartela aurkitu dezakegu, dirudienez gerra zibil garaian mozkorrak ez ziren maitatuak.
Zaharrak Berri igande gauetan 23:00etan eta ostegun arratsaldetan 21:00etan entzuteko aukera izaten dugu Hala Bedi irratian. Hala ere Euskal Herriko hainbat irratitan ere entzun liteke Arrosa sareari esker.