Villabonako Onddo Gazte Asanbladak, Urdanpilleta etxea okupatu zuen orain urte t´erdi. Joan dan igandean, Villabonako Udalak, Gaztetxea hustutzeko agindua eman zuen, bertan haurtzaindegi berria eraiki nahi dutelako. Gazte Asanbladako kideek ez dute begi txarrez ikusten proiektu hori eta azkeneko hilabeteotan Udalarekin akordio batetara iristen saiatu dira. Udalak, herriko haurtzaindegi zaharraren lokala eskaini die gazteei, baino ez die ziurtatu. Bien bitartean, gazte asanbladari lehen bait lehen Urdanpilleta etxea hustutzeko agindu dio Udalak. Atzo arratsaldean egindako asanbladan, gazteek, igandera bitartean gaztetxean egoteko erabakia hartu dute. Behar bezalako agurra egiteko jaialdia antolatu dute larunbaterako.
Ast 17 Urr 2006
Villabonako Gaztetxea desalojatzen ari dira
Data: Urria 17th, 2006 Egilea: Txolarre Irratia · Iruzkinik ez
Atala: Arrosa