
Bizitza bera ere horrelakoa da: batean goian, bestean behean. Horrelakoa da gure tratu kapitalista tristea. Noiz olatu bikaina ailegatuko eta ondoren bestea: borroka eta itxaropena, bigarren mailako elikagai paregabea.
Itsasoa: euskaldunen babesa, Nafar hegoaldekoek ere bere baitan dutena, su garren negar malkoak baretzen duenak. Hain beste eta hainbeste promesa eta egin beharren altxor kutxa gorena.
Itsaoa itsaio, gizakia gizaki, bata bestearengandik dabiz ihesi baina baten batek apurtu du harresi, ozen eta argi garraziz, olatu zein landetan badagoelako non ikasi.
Goizeko hamarrak dira eta itsasoruntza goaz. Gaur ekimen bat burutuko da Algortako Portu Zaharrean non eskualdeko surflari askok errekor gines bat lortuko dute. Gu ere busti nahi gara Euskal Preso Politikoak etexeratu ditzaten, irekitako prosezu itxaropentsuan pauso sendoak emoten joan gaitezen.
Jendetsa handia dago eta hirurehundik gora izango garela uretan murgilduko garenok. Itsaoan gezi erraldoi bat egingo dugu, presoek egin behar duten bidea bergogoratuz. Surf ikastaro arin bat jasoko dute hasiberriek ta uretara goaz!
itsasoan barrena murgiltzen gara neoprenoz ta poliesterrez eratutako aldarrikapen-gezi moduan. Gezia biribil batean bihurtzen dugu ta eskuak elkarri oratuz sentimendu aske ta burujabe batek barrenak betetzen digu: itsaso baretik kartzeletako porlan astunera hedatu nahi dugula.
Sikatu ta kalez jantzi ta gero luntx bat dao ta gondoren bertsolarien bertso sentitu ta alaiak.
Kristolako eguna izan da: ekimen berri, berezi ta ezberdin bat, presoen alde busti gara. Jende asko parte hartu du, bai itsasoan zein portuan, ta errekor gines bat apurtu dugu. Baina biharkoa beste egun berri bat da ta itsasoruntza ekartzeko, ez dakigu nahikoa izan ote den gaurkoa.
Hala ere, Euskal Herrian zuri, txoko gune, herri, plaza gehiago daude errekor gines modukoak. Era anitzetan burutu beharrekoak: bizikleta, patin, eskalada, piraguak, mendia,…
Ezin daiteke kirola ta egunerokotasuna lotu presoen alde? Gu gaur bustiko gara baina bihar bustiko gara baita!
Ekimen desberdinak ditgu
moldatzekoak neurrira
gure herriak aspalditik du
elkartasunean disdira
bitartean zulo zikinetan
esperoan da begirada
Harresi garaienak baita ere
olatu bihurtzen dira
