abesbatza-lehiaketa.JPGUrriaren 31an abiatuko da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa. Abesteko era edo eskola ezberdinetako Europako abesbatza onenak ekartzen saiatzen dira urtero Tolosako Ekinbide Etxeko lagunak. Aurten nobedade gisa, inoiz Tolosan izan ez diren herrialdetako abesbatzak izango dira: Puerto Rico, Turkia eta Indonesiakoak. Modalitate ezberdinetan arituko dira abesbatzak: haur abesbatzak, bi urtetan behin antolatzen den ahots berdinen abesbatzak (emakumez osatutako abesbatzak), ahots nahasiak (gizon eta emakumez osatutakoak) eta ahots taldeak (4 eta 16 abeslari arteko abesbatzak). Igande gauean jakinaraziko dute, zeinek irabazi duen aurtengo Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa.

Atala: Arrosa