Tolosako Bide Ertzean taldea 1998an hasi zen “Deabruak Teilatuetan” rock bandaren alternatiba akustiko gisa. Ubeda anaien zuzendaritzapean, Karlos Aranzegi tolosar perkusio-jotzaileare gaztearekin batera, hirukote moduan hasi ziren areto itxietan musika egiten eta idazleen testuei musika jartzen.Ordutik bide luzea egin dute eta, lagun eta ezagutza ugari gehitu dituzte beraien ibilbidean. Lehen maxia grabatu aurretik, harremana egina zuetn hainbat idazle eta puntako musikarirekin.
Lehen diskoan Jose Luis Otamendiren poemekin osatu zuten, “Zure Minari” jarri zioten izena.Bertan Fran Iturbe musikariak bere paisaiak marrazten zituen eta Labritek kantuak borobildu bere koroekin.
Baina heldu zitzaien talde “literario” ez zirela eta rocka ere bazekitela egiten esateko garaia eta orduan sartu zuten kolore berri bat beraien hiztegian: “Grisa”. Orduan hasi ziren beraien estiloa definitzen.
“Esan Bare” diskoa ere bide beretik doa eta azken diska honetan ere, bide emankor horretatik jarraitzea erabaki dute.
1936ko gerra eta inguruko garaiak gai moduan hartu dituzte “Non dira” diskoan. 2006. urtean grabatu dute diska hau Garate estudioetan.Hitz guztiak beraienak dira. Han eta hemen aurkitu dituzten testu, istorio eta abarretatik hartu dituzte.Gerra usaineko letrak. Gerra hitzez osatuak. Gainerakoan, sortze prozesua betikoa izanda; melodien gainean lan eginda, hartu ondoren hitzez josi eta bukatzeko talde osoarekin burutu.Gaia, etxetik datorkie, aitona eta birraitona fusilatuak izan baitziren gerra garaian.
Esan bezala, elkarrizketa datorren astelehenean izango duzue entzungai Zebrabidean. On egin!