Aste honetatik aurrera musika askeak bere tokia izango du Info7 irratian. Ostegunero, gaueko 11etan hasita eta ordu eta erdiz, Musikherriarekin elkarlanean ekoitzitako saioa izango da entzungai nazio irratian.
Kafra, Kuir eta Orruk gidaturiko irratsaioak asteko albisteak, musikariei elkarrizketak, Copy is right atala – jabeko intelektualaz gogoeta egingo duen tartea- eta eszenarioen atzealdeko zirrikitu ezkutuak argitara aterako dituen Musikakota atalak izango ditu, baita astebururako agenda ere.