Xiberotarra ohidürer etxekirik da : pastoral eta maskaradek bereziki, urt’oroz arrakasta gaitza biltzen düe. Xiberoko Botzak, jei horik jarraikitzen dütü, eta grabatzen ere.
Pastoral haboroxen CDen grabazale da. Maskaradeetako kantoreak ere grabatürik dütügü. Haatik, horik, Xiberoko Botzako antenan baizik ez dira igaraiten. Ez dira beti kalitate hunekoak, züzenezko grabaketak beitira, bena altxor bat dügüla ez da düdarik ;
Xorrotxen kantoreak üsü, kantore berriak dira, Maskaradentako idatzirik.
Maleruski, urte zonbaiten bürüko, ez dügü ükatzen ahal, ahaide berri horik ahazten dütügüla….
Ohar horien kontütan hartzez, Xiberoko Botzak Maskaradeetako Xorrotxen kantoreekin, diska baten egiteko ideia üken dü, « XORROTXAK» izenekoa. Azken 15 urtetako Xorrotxen kantoreak bildü dütügü, orotarat 17 kantore. Zonbait gure artxiboetan gütüan eta beste batzü arragrabatü dütüagü gure estudioetan.
Xede horen emaitza, « XORROTXAK » dizka, entzüten ahalko da dagün abentüaren 9-tik harat Xiberoan.
2007-ko otsailan Eüskal Herriko beste probintzi güzietan ere aurkitzen ahalko da. “Gara” egünkariarekin hedatüko da. Euskal Herritik kanpo bizi direnak aurki dezake gurekin harremanetan sartzez (xiberokobotza@free.fr).
Osl 17 Aza 2006
“XORROTXAK” diska berria aurkeztüko dü Xiberoko Botzak
Data: Azaroa 17th, 2006 Egilea: Xiberoko Botza · Iruzkinik ez
Atala: Arrosa