untitled.bmpJoxeantonio Barandiaran eta Jesus Olazabal, Andoaingo alkate eta zinegotzi ohiak epaituak izaten ari dira Donostian. 1999tik 2003ra egon zen Andoaingo Alkatetzan Joxeantonio  Barandiaran, EHko ordezkari gisa eta gizarte saileko zinegotzia izan zen, zerrenda bereko, Jesus Olazabal. Biei, euskal preso politiko bati, Asier Oiartzabali, diru publikoarekin ordenagailua erosi izana leporatzen diete eta horregatik lau urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak. Horrez gain, presoen senitartekoei diru laguntzak eman izana ere egozten zaie. Orain, epaiketa etenda dago; atzo astelehena hasi zen eta esan bezela, geratuta dago osteguna arte, defentsak hala eskatuta.

Atala: Arrosa