Urriaren 21az geroztik Amnistiaren Aldeko Mugimendua euskal presoen eskubideen alde Euskal Herrian zehar egiten ari den gose greba ibiltaria Oarsoaldera iritsi da gaur.

Ostiraletako enkarteladaren ondoren hasi da gose greba eta abenduaren 9a bitarte luzatuko da, Caritasek Oreretako Goiko kalean duen lokalean.

Oreretako Etxerat eta Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak Zintzilik irratiko Erretegian izan genituen atzo. Mikel Urkia, Matu, preso ohia ere gurean izan zen.

- Entzun gose grebarako deialdia.

- Entzun Etxerat eta AAM kideekin elkarrizketa.

- Entzun Matu preso ohiarekin elkarrizketa.

- Kuńa presoak gogoratuz.

Gose grebak irauten duen bitartean, eskualdeko eragileekin bilerak, auto karabanak edota elkarretaratzeak egingo dira, eta abenduaren 9an, larunbatean, manifestazio batekin bukatuko da gose greba, Oreretan.

Protestaren helburua Euskal Herrian abiatutako prozesuan “minimo demokratikoak mahai gaineratzea” da. “Hau da, baldintza demokratikoak bermatzea, gaixo dauden presoak kaleratzea eta zigorra beteta duten presoak askatzea”. “Gaur egun sei preso gaixo daudela” nabarmendu du eskualdeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, “eta 150 preso inguru kartzelan mantentzen dituzte, zigorra beteta eduki arren. Jon Ander Urkizu sanpedrotarra eta Andoni Altza oreretarra daude azken horien artean”.

Baldintzapeko askatasunean egon beharko luketen Oarso eta Bidasoaldeko preso politikoak:

Astean zehar Informazio gehiago www.zintzilik.net webgunean aurkituko duzue.

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Herri albisteak · Soinu deiak