Larunbatean, Amnistiaren Aldeko Mogimenduak deituriko ekimenera zihoala Guardia Zibilak  Sebastian Dedoured, Txalaparta Parisko irratiko arduraduna, atxilotu zuen. Sebasek nazioarteko delegazioko kide gisa parte hartu behar zuen ekitaldian, baina Guardia Zibilak autobusa gelditu eta Terrorismoa goraipatzeaz akusatzen dute, bere eserlekuan “Zutabe” aldaizkari bat topatu zutela baitio Guardia Zibilak. (Irakurri berria Garan)

- Hona hemen atxiloketa hau dela eta Askapenak igorritako komunikatua:

ELKARTASUNAREN KRIMINALIZAZIOARI EZ.
SEBAS, KAZETARI SOLIDARIOA ASKATU!!!

Euskal Herrian baldintza demokratikoak lortu daitezen, indartzen doa  Mundu zabaletik jasotzen dugun elkartasun internazionalista. Azken  urteetan, preso eta errerfuxiatuen kolektiboaren alde, gatazka egoera  gainditzeko prozesu demokratikoaren  alde, mundu hobeago baten alde 
herri ezberdinen arteko borrokak batzearen alde, atzerriko 
delegezaioen presentzia handitzen doa.

Pasa den larunbatean Amnistiaren aldeko mugimenduak baldintza  demokratikoak lortzearibegira antolatutako ekimenean ere hala izan  zen. Asturias, Sardinia, Okzitania, EEBB, Frantzia, Eskozia, …. eta  beste Herri batzuetatik euren elkartasuna adieraztera hainbat lagun  solidario hurbildu zen.

Zuzenean nozitu behar izan zuten Euskal Herrian dagoen demokrazia eza.  Bereziki eurentzako jarritako Guardia Civilaren kontrolean luze  egoteaz gain, Txalaparta irratiko kazetari Sebas Dadouret  atxilotua  gertatuta zen.

Askapenak eskertu beharrean dago nazioarteko delegazio honek egindako  ahalegina eta salatu egiten du Euskal Herriarekiko elkartasuna  kriminalizatzeko saioa den atxiloketa hau.

Euskal Herrian 2007ko urtarrilaren 7a.

ASKAPENAREN PRENTSA BULEGOA

Atala: Arrosa · Irrati albisteak