barkamenik-ez.JPGHemendik aurrera, larunbatero, arratsaldeko 17.00etatik aurrera, “Barkamenik ez” saioa entzuteko aukera izango da Txolarre Irratian. Asteroko kartelera eta estreinaldien berri eman eta zinearen alde ezkutua erakusten saiatuko dira. Ekoizpen handiak alde batera utzi eta zinegile gazteei emango zaie hitza irratsaioan. “Reacciona”, zinemagintzaren inguruko taldeak burutuko du asteroko “Barkamenik ez” saioa eta entzungai izango da FMaren 107.5 eta FM 101.2an edota www.txolarre.org atarian.

Atala: Arrosa