jexux-mari-irazu.jpgDenbora gutxi darama martxan http://www.bertsoa.com web guneak eta harrera ona izan du. Euskal Herritik ez ezezik, AEBtik ere sartzen omen da jendea atari horretan zer topatuko. Jexux Mari Irazuk bultzatu du proiektua eta bertso plaza digitala izatea du helburu. Alde batetik, internetek ematen duen aukera baliatu nahi izan du larrauldarrak, bertsogintza hedatzeko eta bestetik, bertsolarientzako gune propio bat atondu nahi izan du, euren lana gordeta gera dadin. Jexux Mari Irazuk berak azaldu digu, nola osatu duen web gunea.

jexux-mari-irazu.mp3

Atala: Arrosa