Kaixo guztioi! Asteartean (otsailak 06) Bob Marley reggae abeslariaren jaiotzaren 62. urteurrena ospatzen da eta, hori aitzakitzat hartuta, emanaldi berezia prestatu dugu Molotoff eta Info 7 irratiko Sound System irratsaioan. Gurekin, 12 Tribu euskal reggae taldeko abeslaria izango dugu (Konsul), eta Bob Marley eta orohar reggae-ari buruz hitz egiteaz gain, bere gustoko hainbat kantu jarri eta, Bob Marley eta the Wailersen base erritmikoen gainean, zuzenean abestuko du. 12 Tribuk, hiru disko kaleratu ditu eta horietan, 70. hamarkadako reggae goxoa entzun daiteke; euskaraz zein ingelesez. Zuzeneko saioa asteartean gaueko 22:00etatik 23:00etara entzun ahal izango da Molotoff Irratiaren sintonian (91.8fm). Saioaren errepikapena berriz asteazkenean goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 17:00etan emitituko dugu. Saioa ere Info 7 irratian entzun ahal izango da ostegunean (otsailak 08) gaueko 22:00etan (99.2fm edo www.info7.com).

Sound System saioa Molotoff Irratian astearte eta asteazkenero gaueko 22:00etan entzun daiteke eta ostegunetan berriz Info7 irrati sarean. Sound System saioa musika beltza eta elektronikoari eskainita dago. Sound System saioarekin harremanetan jartzeko: ixa74@hotmail.com

Atala: BERRIAK · Irrati albisteak