Aspaldiko partez, eta harrigarria bazirudien arren, Hernanik Gaztetxe berria du. Kontrakantxa izena du eta polikiroldegiko frontoiaren alboan dago kokatuta. Lokala okupatu zenetik, Hernaniko Gazte Asanbladak hainbat ekimen burutu ditu bertan eta orain, Molotoff Irratiaren laguntzaz, lehenengo musika jaialdia antolatu du. Jaialdia larunbatean (otsailak 10) ospatuko da. Egitaraua: arratsaldean sagardo dastaketa (musikaz lagunduta) eta ondoren kontzertua; The Zepo, Orrega 778 eta Suburbio taldeen eskutik. Kontzertua amaitu eta gero, Aritz Sound System egongo da musika jartzen (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar doinuak, e.a.) eta berarekin batera, abeslariak arituko dira; Irungo Sista Kata eta Raul Black Jiko kubatarra. Mikro irekia egongo da animatzen den ororentzat. Informazio hau lau haizeetara zabaltzea eskertuko genuke. Gonbidatuta zaudete!

Atala: Herri albisteak