Kaixo guztioi! Hernaniko Irrati Libreko, Molotoff Irratiko lagunok, agur beroa bidali nahi dizuegu guztioi. Kostata baina piskanaka ari gara teknologi berrietara egokitzen. Ematen ari garen pauso txiki horien artean Arrosa sareko bitakora honetan parte hartzea dago. Molotoff Irratiak, fm-aren 91.8an emititzen du. 2006-2007 denboraldiko programazioan 20 irrati saio entzun daitezke, astelehenetik larunbatera. Zuzeneko saioak arratsaldeko zazpiretan hasi eta gaueko hamaikak arte entzun daitezke (larunbatetan goizeko hamaiketatik arratsaldeko zazpirak arte). Saioen errepikapenak berriz arratsaldeko hiruretan hasten dira. Gurekin harremanetan jartzeko: molotoff@euskalnet.net helbidera idatzi edo 943-556346 telefonora deitu (zuzeneko saioen ordutegian). Gure berri izaten jarraituko duzue. Besarkada bat.

Atala: Irrati albisteak