Aurreko ostiralean, otsailak 9,  egun horretan publikoa egin zen txostenari buruz aritu zitzaigun Jaizkibel Bizirik-eko kide bat. “Pasaialdearako Lurralde Antolamenduari eta Jaizkibelgo erabilera anitzeko korridoreari buruzko eskema eta hausnarketen inguruko dokumentua” du izenburu aipatu azterketak, eta Granadako Unibertsitateak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egin dute, Foru Aldundiak hala eskatuta.

Foru Aldundiak publiko egin ez eta Jaizkibel Bizirik taldeak plazaratu du dokumentua.

Jaizkibelgo itsasertza kanpo kaiarekin suntsitu, egungo barruko kaia mantendu eta azpiegituraz jositako eskualdea aurreikusten da dokumentu horretan.

Hurrengo egunetan Jaizkibel Bizirik taldea bailarako kolektiboekin bilduko da, jendartean “beldurrezko mapa” hau ezagutzera emateko asmoz.

Entzun Jaizkibel Bizirik-eko kidearekin egindako elkarrizketa

Info +: www.nodo50.org/jaizkibel

Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketak · Herri albisteak