martxoak-8.jpg Gainean dugu MARTXOAK 8, emakumeen  nazioarteko eguna. Hori dela eta, emakumeen musika eta ahotsez gozatzeko aukera ematen duen Arraio irratiko Amatista irratsaioak punk kontzertuak antolatu ditu. Egun bertan izango dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, arratsaldeko 20.30etan hasita eta neskez osatutako bi talde izango ditugu. Batetik Eibartik datorren BRIDA taldea, eta bestetik Amurrioko DALE WELTA. Aukera paregabea beraz, Zarautza hurbiltzen zaretenontzat neskek sortutako punk musika entzun eta emakumeen aldeko borrokan egunez egun jarraitzeko.

Atala: Arrosa