“Aquí traigo mi malembe, para darles duro y fuerte…” Horrelaxe dio euskal uhinetara itzultzear dugun saio zahar-berriaren sintoniak. Badira ia 10 urte sintonia errebelde hau “Egin irratiaren” eremu askean azken aldiz entzun zela. Orain gogoberriturik dator.
Malenbe. Su zaporea, tribuarena; lurra, aberastasuna, egia, justizia bereganatzera datozenei, eta hain zakur zaintzaileei, aurre egiteko euren kantu eta xarmak, jainkosekin batera, zorrozten ari den herri matxinatuaren zaporea duen hitza,
Malenbe. Justua eta zintzoa denarentzat programa ona, baina zinez kaltegarria eta txarra zitalak diren guztientzat. Malenbe sua. Malenbe magikoa, abestizko eta buruzko ukendu magikoa, bizitzan burua tente daramatela zuzenetik ibiltzea gustuko duten Herri eta pertsona guztientzat.
Malenbe. Oihu matxinatua den saioa, eta baita susurkaldi beldurgarria ere. Infozazpi irratian entzuteko parada izango duzu astero, hemendik aurrera, ostiral iluntzetan, gaueko 10etan.
Malenbe, Laguntasun eta suzko besarkada, askatasuna ez beldurrean ez penetan ez hilkutxetan beraietan ere kabitzen ez dela dakizuen guztiontzat.
Baduzu lehen hitzordua: ostiral honetan, martxoak 9, gaueko 10etan Infozazpi irratiko uhinetan. Zain izango gaituzu.