Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Oreretako Udalaren hizkuntza politika neurtu du.
Gipuzkoan neurtu dituen herrien artean emaitza txarrenak lortu ditu Oreretak: 10 puntutik 3,11 bakarrik.
Neurketaren emaitzak kezka handiz hartu dituzte herriko euskalgintzan diharduten eragileek (Euskal Herrian Euskaraz, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Udal Euskaltegiko langileak, Langaitz Ikastola, Orereta Ikastola eta Xenpelar AEK euskaltegia) Horregatik, neurketa azaltzeko eta Oreretako emaitzen berri emateko hitzaldia antolatu zuten aurreko ostegunerako, Mikel Balentziaga, Kontseiluko ordezkaria, izan zelarik bertan.

Irratiko kolaboratzailea den Imanol Minerek gai hau jorratu zuen aurreko astean ordu erdiko solasaldi atseginean. Entzun Imanolen kolaborazioa.

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Herri albisteak