Martxoak 8a aitzaki moduan hartuta, mahai ingurua antolatu genuen bergarako gaztetxean, bertan, Mundukide fundazioak gonbidatutako kide ezberdinak zeuden, eta Brasil, Argentina eta Uruguaiko emakumeek eman zioten hasiera tertuliari.
Gogoeta interesgarriak entzun genituen, herrialde bakoitzean bizi duten egoerak ere izan ziren mintzagai eta Euskal Herriko egoeraren berri ere eman zuten hurbildu zirenek.
Ondorio garbirik ez, baina honelako tertulia eta gogoeta komunak egitea benetan interesgarria dela bejhin eta berriz aipatu zen. Emakumearen egoera munduko egoerarekin lotu eta beste mundu bat posible egiteko emakume eta gizonaren rola zein izan beharko lukeen, hori izan zen gakoa.
Gauean Txapa Irratiko Kolax irratsaioan Argentina eta Uruguaiko kideak izan genituen, gaztetxean bertan afaltzen zeudela aprobetxatu eta bahiketa expres horietako batekin irratiraino ekarri baikenituen.
