Aste honetan Donostian aurkeztu zuten, AHT Gelditu! Elkarlanak eskatuta, unibertsitate irakasle eta soziologo talde batek Euskal Yaren gainean egindako azterketa hau. Txosten honen arabera, herritar gehienek oso informazio gutxi jaso dute Euskal Y Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren gainean. Herri kaltetuetan egindako inkestaren arabera, %42 herritarrek aitortu dute batere informaziorik ez dutela jaso; %33k, berri, informazio gutxi. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irunen egindako ikerketan, berriz, antzeko emaitzak dira: %44k batere informaziorik ez dute jaso, eta %33k informazio gutxi.

Tas-Tas Irratiko Kaleko Bentanie saioan, pasa den ostegunean, gure kolaboratzailea den MartakĀ  txosten honetaz hitz egin digu, txostena egiteko erabili diren moduak, agertzen diren estatistikak, eta bere ustez txosten honetatik atera ditzakegun ondorio garrantzitsuenak.

Atala: Elkarrizketak