Astearte goizean bi lagun igo dira Lezoko Euskal Herria plazan egiten ari diren garajeen garabira.

Lezoko bizilagunen haserrea eta protesta eragin zuten garajeak hain zuzen Moyua enpresa ari da eraikitzen, eta Moyua enpresak AHTaren zati bat eraikitzeko asmoa ere badu.

Garabira igotako bi lagunak goizeko 11:00ak aldera identifikatu ditu ertzaintzak, baina ez dute protesta amaitu  arratsaldeko 18:00etan garabitik jaitsi diren arte.

Erretegia saioan Lezon protesta hau burutu duten taldeko lagun batekin egon gara.

Hona hemen egindako elkarrizketa.

Atala: Elkarrizketak · Herri albisteak