Talaia, inguru zabalak begiztatzeko toki garaian kokaturik dagoen dorrea edo jasogunea. Gure arbasoek makina bat aldiz erabili izan duten behatoki paregabeak. Baina uhinezko talaiak ere badira. Infozazpirenak.
Kolaboratzaile sare zabal bezain aberats baten begietatik errealitateari so egiten baitio egunero Infozazpi irratiak. Goizetan 10etako albistegiaren ondoren eta arratsaldetako 7en aurretik zinema albisteak, teknologia berriak, aisialdirako gomendioak, musika albisteak, Euskal Herria bizi eta ikusteko modu ezberdinak… horiek guztiak behatzen dira talaia honetatik.
Lagintxo honetan, Miren Zabaletak larunbaterako UPN-CDNk deitu duten manifestaldiari so egiten dio, Iruñeko talaia ederretik. [entzun]