Erdiz bizirik! martxoaren 24ean eta atsaldeko 4etan
manifestazioa. Elizondon. ( www.blogak.com/erdizbizirik/ )
Erdizen aldeko batzarra 2002 urtean sortu zen Erdizen harrobia egiteko zundaketak egiten hasi zirenean.Orduen kezka nagusitu zen zenbaitzun artean eta lanean ibili ginen udalak eta junta generalak, harrobiari ezezkoa eman arte. Hori lortuta, afera nahiko lasaitu eta ixildu zen.Azkeneko asteetan zalaparta berriz ere inguratu zaigu MAGNA enpresak, ixilpean, udalarekin eta EA rekin egin dituen bilerak eta gero.
Gure intentzioa, gai honen inguruan ahalik eta informazio gehiena lortzea da Baztandar guztiek jakin dezaten zer gertatzen ahal den erdizen.momentuz hauda erran dezakeguna:
1-Baztan betidanik ezaguna izan da bere ohian eta larre ederrengatik.Orain arte Nafarroako gobernua eta Baztango udalaren politika inguru hauek babestea izan da. Erdizaga, Onura Publikoko Mendia da, NATURA 2000 sarean sarturik dago. 2005. urtean “ Alduide mendia” zainketa bereziko eremua (ZBE edo ZEC erdaraz) izendatu zen. Erdiz ZEC honen barruan dagoela argi utzi nahi dugu. ZEC baten barnian garrantzi desberdinetako zonaldeak daude.Kasu honetan Erdiz zonalde garrantzitsuenean dago kokatue, de Interes Prioritario eta de Interes Comunitario izendapenekin. Erdiz ZEC izendatu zutenetik Nafarroako Gobernaren eta Baztango udalaren ardura da larre hauek zaindu eta hobetzea.
Harrobi bat bertan egitea al da larre hauek zaintzeko modua?
Babesturik egon baino leen ere, administrazioak toki honen garrantzia onartu zuen. 1988an. Nafarroako gobernuak Okoroko parke eolikoa baztertu zuen bertako larreetan eragingo zen kaltearengatik eta paisaian izango zuen eraginagatik, naturaltasun handia duen eremua baita.
Parke eoliko bat baztertu izango zuen eraginagatik eta harrobi bat egiteko trabarik ez? Non dago logika?
2- Erdiz Baztango bazkatoki komunalik haundiena eta aberatsena dugu.Bere bazkaren berexitasunagatik eta bertan dauden iturri eta ohianengatik.Bertan 1500 abelburu inguru bazkatzen dira urtero eta hauei esker mantendu dire larre hauek.
Larre hauek horrela mantendu izana habitat de Interes Prioritario eta de Interes Comunitario izendatzearen arrazoia izan dira.
Agerikoa da gaur egun nekazarien egoera ez dela ona eta horrelako proiektu bat Erdizen aurrera eramateak ez luke batere mesederik egingo.Nekazariei lagundu beharrean trabak jartzen dizkie.
4-Artesiagatik, urkiagatik datorren errepideko bidegurutzeraino deien errepidea, estu eta lasaia da. Bago zoragarriak daude errepidearen alde batean eta erreka beste aldean. Zazpi kilometro hauek ere aipatutako ZEK-aren barruan daude, berriz ere babestu beharrean, ingurua desegin.
Harrobira kamioiak iristeko errepidea moldatzeak, kriston eragina izango du. Ez da nahikoa errepidea “pixket” zabaltzea. Errepideak zati aunitzetan zabaltasun bikoitza izan beharko du eta dauden kurba estuak aunitz zabaldu beharko dire, horrek suposatzen duen kaltearekin: bago aunitz moztu, mendiari zati handiek kendu eta mendie kasiteko pareta haundiek egin, zubiek zabaldu…
Errepide hortan Magnaren erranetan 11 kamioi ibiliko dire orduko eta oraitik hoy badiote pentsa gero 15 baino gehiago izein direla seguro. Horrek egunero goizian bakarrik 120 kamioi suposatzen ditu. Pentsa zer suposatuko duen horrek hango lasaitasunarendako.
5-Harrobiek inguruko erreketan bi moduten eragiten al dute: Alde batetik, errautsek eta euri urek garraiatzen dituzten sedimentuen pilaketak errekak zikintzen ditu. Erdizaga erreka “amuarrainendako erreserba genetikoa “ izanik, kalte itzuliezinak jasango ditu.
Bertze aldetik, leherketen hondorioz, toki aunitzetan lurrazpiko-uren bideak ondatu egiten dira iturriek idortuz eta errekak desbideratuz.
6-Bai Baztango udalak eta baita Nafar gobernuak ere azken urteotan turismoa edo landa turismoa bultzatu dute zonaldeko baliade ekonomiko bezala, probestuz gure inguruak dituen altxor paisagistiko eta naturak. Zertara dator horain horrelako astokeri hau dugun xoko erakusgarrienetako batean?
Baztanera egunero, baino batez ere asteburuetan, mendizale aunitz etortzen da eta Artesiaga eta Okoro bi “GR” edo mendi bide ibilienen pasabide direnez mendizale askoren topaleku dire, zer pentsatuko dutu halako hastakeri bat ikustean?
7-Argi dago Baztanek ekonomikoki bultzada bat behar duela, eta horretareko zonaldera empresa berrien etorrera bultzatu behar dela. Ez dezagun atzendu azkeneko auteskundeetan behin eta berriz erran zigutena “kalitatezko empresa garbiak” ekarriko zituztela Baztanera.
Dirudienez arpatu duten gauza bakarra Magna izan da. 100hectareako harrobi erraldoi bat egitearen truke 35 lanpostu eskeintzen dituena. Ze lanpostu? Ingeniariak, geologoak, bulegariak, langileak…Nork sinesten du hori. Gaur egun zubirin, lanpostu horiek betiak daude eta erdizko harrobiak Eugikoa ordezkatu behar badu, gehienez langile gehiago hartuko dituzte zubiriko plantan lan egiteko.
Ezin dugu onartu Magnak erratea Baztanen Portu behar dituela 35 lanpostu. Lanpostu horiek zubirin izando dira baztandik 50 kilometro baino gehiagora.
Azken urtetan zenbat lanpostu galdu dira nekazarien artean? Zer egin dugu horren aurka? Holako laguntzekin, Baztango bazkatoki hoberena desagertarazi, aski larri dabiltzen nekazariei gauzek zailagotzea besterik ez dugu lortuko. Noiz hasi behar du Baztanek bere baliabide, bazter, eta ondareak zaintzen? Baztango herri inguruak zementuz bete ditugu, eta orain mendiak harrobiz.
Toki paregabe hau, betiko suntsitzeko arrisku latza dago, gutxi batzuk aberasteko guztiona den ondarearekin.
8-Txostenen gainetik esperientziak erraten daku harrobiak geldiezinak direla ekonomikoki bideragarriak diren bitartean.Harrobi baten ondorio nagusiena tokiaren desagertzea da, ez da inoiz, izan zena izatera iritsiko, nahiz eta berreskuratze lanetan alegin haundiak egin. Ez dugu eskubiderik denena den zerbai saltzeko, gero datozenak ez bait dute aukerarik izango tokiaz gozatzeko. Harrobiaren ondorio nagusiena gaur egun ezagutzen dugun erdiz , ez dugule gehiago horrela ikusiko.