Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean, Zaragozako Unibertsitatean Lurraren Zientziak Departamentuko Geodinamika Saileko zuzendari Antonio Casasi elkarrizketa egingo dio Itziar Arteaga kazetariak. Zer gertatzen ari da Esako eta Itoitzko urtegietan? Zergatik ezkutatu ditu Ebroko Ur Konfederazioak Esan agertutako pitzadurak eta lubiziak? Geologian doktore eta arlo honetan estatu mailan aditu garrantzitsuenetako bat denaren iritzia jasoko du magazinak. Goizeko 9etatik aurrera izango da entzungai, bihar osteguna, Kale Gorrian magazineko bigarren orduan.

antonio_casas.jpg

Osteguna, 9etatik aurrera, Kale Gorrian

Atala: Arrosa