Nafarroako bertsolari txapelketaren final haundia Elizondoko Lur aretoan ospatuko da martxoaren 24an, larunbat honetan eta arratsaldeko 5,30ean hasita. Bertan, Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea, Joxe Juan Zubieta “Etxabe”, Erika Lagoma, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi”luze” eta Bittor Elizagoien lehiatuko dira.

Bertsolari bakotxak burutu beharko duen lana hauxe izanen da:

Zortziko haundian binaka gaia emanda 3na bertso
Zortziko txikian binaka 3na bertso
Sei puntuko motzean binaka ofizioka 3na bertso
Kartzela: puntua emanda bi bertso 8ko txikian eta gai bati bi bertso nahi den doinu eta neurrian.

Lan guztiak burututa, lehen bi bertsolarien artean 5 puntu edo guttiagoko aldea baldin badago, bi bertsolari hauek desenpatea jokatuko dute, eta lan gehigarri hau egin beharko dute:

Hamarreko txikian binaka 3na bertso
Kartzela: gai bati hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Atala: Arrosa