Ostegun honetan Ikasle Abertzaleek Euskal Herriko unibertsitate guztietan egin duen greba deialdiaren karietara, Bologna prozesua izango da aztergai Kale Gorrian saioan. Alde guztien ikuspegiak jaso asmoz, Itziar Arteagak Arantza Urkaregi irakaslea elkarrizketatuko du, bai eta, bestetik, ikasleen euren iritzia jaso ere. Gorka Zuzaia Ikasle Abertzaleetako kideak Europar Batasuneko estatuen unibertsitate araudia eraldatu eta bateratu asmo duen prozesu horretaz egiten duten gogoeta azalduko du.

Zer da Bologna prozesua? Gehiago jakiteko, entzun bihar goizean Kale Gorrian magazina. Goizeko 8etatik 10etara, Info7.com-en sintonian.

Atala: Arrosa