Zapatu honetan, 13.30etan (“Zerentzuna” saiuan ostian), elkarrizketa berezi bat entzungai izango da Arrakala Irratijan. Hillion 25 urte betetzen dira Guardia Zibillak Esteban Muruetagoiena ondarrutarra, Oiartzunen mediko zeguala, torturatu eta erahil zebanetik.

 Hau dala eta, Oiartzun irratiko lagunei esker, hantxe emondako hitzaldixa izango dogu entzungai, eta Muruetagoiena gogora ekarri ahal izango dogu bere alargun Eli Ormazan ahotik.

Atala: Arrosa