Hurrengo apirilaren 1ean goizeko 7etatik 14ak arte Eguzki irratiak 15. Korrikaren amaieraren inguruko irratsaio berezi bat emango du, lasterketarekin zuzeneko konexioak, elkarrizketak haren protagonista eta elementu nagusiekin eta bestelako ezustekoekin. Eta nola ez, alde batetik azkeneko kilometroaren lekukoa nork eramaten duen jakingo dugu eta honen ahotsa zuzenean lekukoak Euskal Herrian zehar eraman duen mezua irakurtzen duenean, eta bestalde AEKko arduradunen lehenengo balorazioak Korrika honek suposatu duenaren inguruan.

Honetaz gain 12:30etatik 14ak arte, Arrosa sareari esker, irratsaio hau Euskal herriko leku ezberdinetan igorriko da honako irrati hauetan: Zintzilik, Koska, Info7, Txolarre eta Hala Bedi.

Azkenik EGUZKI IRRATIAk FMko dialaren 107an Iruñerriko eskualde osorako eta www.eguzki.net.en bitartez mundu osorako emititzen duela oroitarazi nahi dizuegu.

Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak