Baztandarren Biltzarrak jadanik aukeratu du 2007ko edizioa iragarriko duen kartela.

baztandarren_071.jpg
Kartelaren izenburua “Ni behia, eta zu zer zara?” da eta bere egilea Siscu Simón Rivera (Manresa, 1.982). Sortzez eta bihotzez katalana, 21 urtekin Elbetera etorri zen bizitzera eta gaur egun Huarten bizi da nahiz eta Baztanekin oraindik harreman handia mantendu. Duela hiru urtetik Iruñeko BERMER&CO diseinu enpresan egiten du lan .
Epaimahaia aurreko ostiralean bildu zen eta honako hauek osatu zuten:- Itziar Mena, diseinugile eta argazkilaria (Foto Mena)
- Totu Iturzaeta, diseinugilea (Kulturkari)
- Amaia Iturralde (iazko kartelaren egilea)
- Gotzone Sanzberro eta Jexux Baylon (Baztandarren Biltzarreko Marketing)

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak