guidonienne.gif

“Ut queant laxis” edo “Hymnus in Ioannem” erritual kristauetan Donibaneri eskindutako himno zahar bat da, kantu lauz eginda. Erromako eliza katolikuan, himno hau San Juan bezperan kantatzen da, Ekaiñan 24ian, eta 3 parte dakaz: “Ut queant laxis” bezperak dira, “Antra deserti” maitiñak eta “O nimis felix” lautak.

Berbak VIII mendian Paulus Diaconus friuliarrak idatzittakuak dira. Beneditar honek Karlomagno enperadorian kortian egitten zeban biharra.

XI mendian, Guido D’Arezzo abadiak musikia idazteko oiñarrixak jarri zittuan. Ordurarte, eliza katolikuak bere ofizixuetarako kantu errepertorio haundixa bazekan be, kantarixak doiñuak buruz ikasi bihar izaten zittuezen, eta ez zeken laguntza idatzirik. Honek esan gura zeban kantuak desagertzeko arrisku haundixa izaten zebela, ahaztuta geratu ezkeriok; horregaittik, Guido D’Arezzo honek idazteko era bat asmau zeban. Bere orden bereko Paulus Diaconus-ek egindako Donibanen Himno zaharra hartu, eta bere lehelengo estrofako bertso bakoitzan lehelengo silabak aukeratu zittuan:

UT queant laxis
REsonare fibris
MIra gestorum
FAmuli tuorum,
SOLve polluti
LAbii reatum,
Sancte Ioannes (SI).

Silaba bakoitzari doiñu jakin bat egokittu zetsan, eta ideia sinple honetatik hasi zan garatzen gerora Europan nagusittuko zan musika idazteko eria. Denporiakin, lehelengo “UT” notiari izena aldatu egin jakon -pronuntziaziñua errezte aldera- eta “DO” geratu zan, esaten dabenez “DOmine” berbia goguan.

Esan bihar da ingelesez “SI” notiari be “TI” izenera aldatu zetsela gero, nota guztiak letra desbardiñakin hasi zeixezen.

Hamen dakazue entzuteko moduan, Donibanen Himno hori. “San Juan Bautistan bezpera solemnietatik” etaratakua, Elyma taldian grabaziño baten.

Itzulpena: garbittu pekatua / gure ezpain zikiñetatik/ oi Donibane / zerbitzari hauek / zure ekimen zoragarrixak / kantau ahal izan deixaguzen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Atala: IRRATIAK