Ordizian (Gipuzkoa) bihar, asteazkena, egingo den Artzain Egunaren karietara, egun horretako benetako protagonista direnei, artzainei alegia, ahotsa emango die Infozazpi irratiak. Sektorearen egoera, erronkak, assaf arraza berriaren inguruko ikamika… Horiek guztiak aztertzeko Amelia Jauregi artzaina elkarrizketatuko du bihar Itziar Arteagak. Jauregik (Gabiria, 1950) ederki ezagutzen du baserriko bizimodua, han jaioa, hazia eta hezia baita. Egun batean, ganadua kendu, inbertsio batzuk egin eta artzain hastea erabaki zuen. Horretan dihardu geroztik. Ebel emakume baserritarren elkarteko presidentea ere bada.

+ www.info7.com

Atala: BERRIAK · Irrati albisteak