Bihar, asteazkena, Eusko Alkartasunako antolakuntza idazkari Unai Ziarreta izango da Infozazpi irratiko gaurkotasun magazineko gonbidatua. Prozesu politikoaren egoeraz eta ate joka daukagun hauteskunde deialdiaz galdekatuko du Martin Garitano kazetariak magazineko lehen orduan.
Bigarren orduan, berriz, LAB eta Ipar Hegoa antolakundeek energia nuklearraren aldeko kanpainaren aurrean argitaratu duten informearen ondorioez solastuko da Itziar Arteaga egileekin beraiekin. Aldaketa klimatikoaren aurrean energia nuklearra alternatiba dela zabaltzen ari den mezuaren okerrak jasotzen ditu ditu informe interesgarri horrek.
Infozazpi irratian, goizeko 8:00etatik 10:00etara, Kale Gorrian!