Bergarako gaztetxean isiltasuna apurtzen jarraitzen dugu, aurreko hilabetean bi liburu aurkezpen izan bagenituen, oraingo honetan tertulia eta kontzertua izango dugu. Protagonista Stoner musika izango da Kyuss taldea hain zuzen.

 

19:30etan tertulia hasiko dugu eta ondoren kontzertua Sharon Stoner eta Potemkin taldeetako musikariekin. Txapa Irratian ere izango dugu entzuteko aukera.

 

Horretaz gain maiatzaren 5ean Txapa jaia izango dugu, Musika elektronikoa izango da protagonista. Yotox, krell eta Firlight taldeekin. Kontzertua Txapa irratian entzuteko aukera izango da, baita Arrosa irrati sarean zabaldua ere.

Atala: Arrosa