Euzkadi Buru Batzarreko bozeramailea elkarrizketatuko du Martin Garitano kazetariak Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean. Egoera politikoaz galdetuko dio Garitanok EAJko buruzagiari. Bigarren orduan, berriz, unibertsitatea izango du hizpide Itziar Arteagak. Lehenik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretza aukeratzeko egin den lehen itzuliko emaitzak aztertuko ditu gonbidatu batekin. Bestetik, Euskal Unibertsoak Donostiako fakultatean antolatu duen aldarrikapen egunaren nondik norakoak azalduko ditu Zuriñe Burgoa antolatzaileak.

Infozazpi irratia

Atala: Irrati albisteak