DANATAN irratsaio barrija Arrakalan. Martitzenetan 19.00etan (zuzenian) eta 21.30etan (aurreko asteko errepikapena). Hamen doia saiuan aurkezpenerako eurak idatzittakua.
****
Lekitxoko Arrakala irratixan, irratsaio barri bat hasi zen orain dela hile bete gutxi gora behera. Irratsaio berri honen izena “Danatan” d. Zergaitik deitzen da Horrela? Irratsaio honen kidiak bi kuadrila desberdinekuak osatzen dabelako, “Tangatan” eta “Danabez”. Ondorioz izen biak batuz, “Danatan” sortzen baita.
Irratsaio honen sorrera, Joneren ahizpari esker izan zen. Honek Joneri eskaini ziolako irratsaio berri bat sortzeko aukera. Jonek bere lagunei komentatu eta baiezkoa eman zuten esperientzi berriak sentitzeko asmoz. Irratsaio hau, Mikel, Aitana, Arantza, Iker, Jone, Xaber eta Anderrek osatzen dabe, denak edade bardinekoak Xavier izan ezik. Denbora gitxira, Aritzekin jarri ziren kontaktuan eta Mikeli zelan funtzionatzen duen Iratí aparatua azaldu zion. Gutxinaka, entrenamenduak egiten hasi ziren, eta beraien lehen irratsaioa bertan sortu zen. Denon artean ordutegi bat finkatu zuten, Martitzenetan 7-etatik 8-etara. Orain, ondo prestatuta daude eta datorren astetik aurrera zuzenean grabatzen hasiko dira.
Honen irratsaioa lau zatitan banatzen dute; musika, kirola, Lekitxoko bitxikeriak edo informazioa eta momentuko debatiak. Nahiz eta noizean behin elkarrizketaren bat ere egiten dute. Honen helburua ondo pasatzea eta Lekitxoko biztanleak informatzea eta entretenitzea da. Esan behar da, honen irratsaioa ez da kalitate onekoa, baina denborarekin eta intentzioarekin irratsaio on bat egingo dutelakoa daude.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dute Arrakalako kideei, irakasteko eta aguantatzeko pazientzia izan dutelako. Baina, hobetzen doazen einean, hurrengoan beraiek eduki beharko dute pasientzia hasiberriei erakusteko nola doan irratsaioko istorio guztia.
**
ARRAKALA IRRATIJA (Lekeitio) 107.7 FM
Arrosa Sareko partaidia da, beste 20 irratikin batera. Hamen dogu webgunia:
http://www.arrosasarea.org/bitakora/