Bihar, asteazkena, Jone Goirizelaia Abertzale Sozialisten Bilboko zerrenda buru eta hautes-elkarte horien aurka Espainiako epaitegietan irekitako prozeduran abokatu dena gonbidatu du Martin Garitanok. Besteak beste, une honetan Epaitegi Konstituzionalean aurkezturik duten helegitearen nondik norakoez galdetuko dio.
Magazinaren bigarren orduan, berriz, Donostian zabaltzear dagoen Kafe Antzokiaren egitasmoa zuzen-zuzenean ezagutuko dugu Ibon Mitxelena bultzatzailearekin. Bilbon bizikletaren alde ari direnen lana ere argitara aterako du Itziar Arteaga kazetariak.