Arraio irrati askeak Maiatzaren 20an lehenengo urtea bete du FMko uhinetan barrena Zarauzko Putzuzulo gaztetxetik emititzen. Arazoak arazo eta oztopoak oztopo, indarrez jarraitzen dugu eta jarraituko dugu aurrerantzean ere. Indarrak hartzeko eta urtemuga ospatzeko irratiko kideok entzuleekin ospatuko dugu MAIATZAREN 26an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Goizean goiztik hasiko gara herria esnatzen DIANArekin. Irratiak gidatuta MIMOAK izango ditugu goiz guztian zehar Zarauzko auzo denak esnatu eta animatu nahian.
Eguerdiko 12:00 etan, “Arraiobolen bila” jokuari hasiera emango zaio. Haur, gazte, zahar… Guztiek hartu ahalko dute parte irratia, herria eta jolasa uztartuko dituen taldeko joku honek.
Indarrak biltzeko, 14:00tan Bazkaria izango da Gaztetxean. Bazkalondoren bertsolariak, jolasak, txalaparta, antzerkia, trikitilariak… Ez da ez umore eta festarik faltako. Oraindik garaiz zaudete, Eguzki, Arrano edo gaztetxera azaldu eta 5 euro xixtriñen truke ikearrizko bazkairako txartelak lortzeko.
19:00ak aldera, Patxarangaren laguntzaz poteoa izango dugu eta gauean, 23:00tan KONTZERTUA izango da gaztetxean. Asturiasetik etorritako FEW LIGHTS talde rock and rolleroak joko du eta kontzertuaren ostean, 00:00ak aldera, ARRAIO AIR GUITAR TxAPELKETA ikusgarria!
Aukera paregabea beraz, Zarautza hurbildu eta festa giroan Arraio Irratiaren lehen( baina ez azken) urteurrena ospatzeko.
Bertan ikusiko garelakoan…
Eskerrik asko.