Bigarren aldiz iritsi zaio desalojo agindua Idiazabalgo Txomenane etxe okupatuari. Oraingoan ez dago helegiterik aurkezteko modurik eta ostegunerako ezarri diote desalojo eguna. Mobilizazioak iragarri dituzte txometarrek.

Gehiago…

ELKARRIZKETA txometarrei Irauli Uhinak irratsaioan [mp3 | ogg]

IRRATI ERREPORTAJEA 110 urte etxebizitza erosteko [mp3 | ogg ]


OSTIRALEKOA: 110 urte etxebizitza erosteko
Eskubidea negozio bihurtu zaigu, eta etxebizitza eskuratzea ezin zailago bihurtu da. Bitartean, 255.263 etxe hutsik ditugu gure auzo eta herrietan.

[+ Jarraitu irakurtzen]


Urte eta erdiz okupaturik dagoen Idiazabalgo Txomenane etxea desalojatzeko agindua iritsi zaie bertan bizi diren gazteei. Maiatzaren 24a baino lehen, etxea utzi behar dutela jakinarazi diete. Txometarrek desalojoaren aurka eta etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzeko deia egin dute egun hauetarako.


Txomenane
Txometarren gutuna:

Etxetik bota nahi gaituzte TXOME S.O.S.

Bada urteterdi Idiazabalen gazte talde batek Txomenane etxea okupatu genuela. Etxebizitzaren egoera dagoen bezala geratzen zaigun aukera bakarra okupatzea da, eta guk hori egin genuen. Denbora guzti honetan zehar gauza pilo bat egin ditugu etxe honetan. Hasita, etxeko konponketak, baratzeko lanak, kontzertuak, bazkari, afari, kantautore, ensaio, berriketa, barre, negar? Urteterdi honetan eman digu aukera makina bat gauza egiteko. Hasieratik bizitoki izan da eta gainera aktibitate ezberdinen bitartez beti saiatu izan da jendeagana zabaltzen.

Hemen bizitakoa ta landutakoa ez digu iada inork kenduko baino min ematen du 50 urtetan erabat hutsita egon den etxe bat eta okupatu eta jabeak denuntzia jartzea. Hau da bizi den errealidadea, herrietan etxe huts piloa eta okupatu ezkero desalojoak!!!! Zergatik?? Ez dutelako nahi gazteak geure erara antolatzea eta beraiek markatutako lineatik atera ezkero daukaten alternatiba bakarra zigorra delako. Ez al duzue ulertzen guk gure erara bizi nahi dugula?. Zergatik behartu nahi gaituzte beraiek markatutako bidea jarraitzea? Hipotekan leporaino sartu eta beste gauza guztietaz ahaztu, egunero lantokira joatea behaztuz?. Hori da gaur egungo jendearen joera?. Beste batzuek diote okupatzea ez dela erreala eta utopia dela? Ba nik uste nahikoa adibide garbi ditugula gure inguruan okupazioa erreala dela esateko eta hainbeste sinbolismo alde batera utz ditzagun eta jarri dezagun praktikan posible da eta.

Gu oraindik Txomen gaude bizitzen baino badirudi hemendik gutxira kalean utziko gaituztela! Bai betiko 2 hankako txakurrak etorriko zaizkigu beraien porra ta peloteroekin gu kalera botatzera. Hau da beraien legea ta horrela omen dira gauzak, baino guk uste dugu gauzak beste modu batera egin litezkela.

Hemendik abisua pasatzen den datorren asteetan edozein egunetan gerta litekeen desalojoari erantzuteko ta desalojo egunean Idiazabal herrian etxebizitzan aldeko erantzun potente bat emateko.

Etxebizitza denon eskubidea da Borroka dezagun

Txome bizirik!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Txometik ez die pasako!!!!!!!

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak