Miguel Buen Gipuzkoako PSEko burua elkarrizketatuko du gaur Martin Garitanok Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean. EA eta EB-Aralarrekin batera Gipuzkoako Aldundia eskuratzeko agertu duten asmoaz galdetuko dio kazetariak. Magazinaren bigarren tartean, Itziar Arteagaren eskutik, iganderako Ondarroan antolatu duten EAEko eskola publikoaren jaiaren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Josu Etxaburu koordinatzailea elkarrizketatuko baitu. Topaguneak Donostian antolatu duen Mintza Eguna ekimena mintzagai izango da baita ere, ohiko iritzi emaile eta atalez gain.

Kale Gorrian magazina, goizero 8:00etatk 10:00etara Infozazpiren sintonian.

www.info7.com

Atala: Irrati albisteak