Xirika eta Gaztesarea ere G-8ko ekimenetan parte hartzen ari dira eta Xirikako Aitorrekin Alemaniara joan gara hango giroaren berri jasotzeko. Hemen duzue handik idatzitako lehen kronika eta eurekin izandako lehen mintzaldia. Aste osoan zuen herriko irrati librean entzun ahalko duzue elkarrizketa.
Entzun elkarrizketa: [mp3 |ogg]
Milaka pertsona bildu dira Rostocken neoliberalismoari aurre egiteko
Milaka pertsona hurbildu dira munduko zortzi ekonomia garrantzitsuenen agintariei eta eurekin doan espekulatzaile eta lapurren sekitoari merezi duten ongietorria
ematera Alemaniara, EHtik ere bai. Gaztesarea eta Xirika ere kontragailurreko ekitaldietan parte hartzen ari dira. Segi gazte erakundearen ordezkaritza bat ere bertan da “G8, entzun euskal gazteriak esateko duena: Amaitu jatzue txollue!!!” adierazi dute.
XiriKZ:

Polizia eta manifestarien arteko iskanbilak
Irudimena, borroka, sua eta ura
Alemania iparraldeko Heligendamm herriak, munduko 8 herrialde industrialki
garatuenetako, hots, G8 famatuko ordezkariak hartuko ditu. Iyan ere,
munduaren jabe talde horrek, bilera egingo du ekainaren 6 eta 8an, Afrika
eta berotze globalaren inguruan, hazkundea eta erantzukizuna hizpide izango
dutelarik. Ohikoa den legez, ezkerreko mugimendu andana bildu dira
boteredunen gailurra ahal den neurrian oztopatu eta baldintzatzeko asmoz eta
horretarako, Berlinetik 250 km inguru iparralderantz dagoen Rostock hiriaren
ingurumarietan batu dira ekimenei tartea zabaltzeko.
Ekimenen artean, hitzaldiak, eztabaidak, kontzertuak, bideo emanaldiak eta
nola ez, manifestazioak daude eta beren artean kokatzen dira baita euskal
ordezkaritza ezberdinetatik abiatutakoak. Izan ere, Segi gazte erakundeak,
Askapenak, Askatasunak eta Batasunak hitzaldiak antolatu dituzte G8a sitiatu
nahi duen Rostock Kanpalekuan nazioarteko elkarlana bideratuz, Euskal
Herriaren gatazka egoeraren berri eman eta eragile ezberdinen artean
harreman sarea era praktiko batean indartzeko asmoz.
Alemania osotik etorritako ezkerreko mugimenduak izan dira azpiegitura eta
ekitaldi nagusien antolatzaileak. Gogora ekartzekoa da aipatu ezkerreko
mugimenduek maiatz hasieran batez ere jasan izan duten jazarpen bortitza,
Angela Merkel presidentearen eskubiko eskua den Barne Ministroaren aginduz,
20 lagun atxilotu baitzituzten aparteko legeria aplikatuz eta G8aren aurka
atentatzeko zelula terrorista eratzen saiatzea leporatuz. Lege
antiterroristaren baitan kokatu dute ekinbide poliziala egunotarako eta
beraz ia arnasa hartzea ere debekatu egin dute. Aparte, G8aren aurkako
lantaldeak antolaketarako erabiltzen zuen interneteko ataria itxi egin
zuten.
Bestalde, atzo (larunbata) izan zen lehen manifestazio nagusia. Mundu
guztitik etorritako ekintzaile eta eragileek hartu zuten manifestazioari
hasiera ematen zion Rostoceko tren geltoki pareko enparantza. Lehen
inpresioari soilik jarraiki, irudimena eta borrokarako grina izan ziren
arnasteko lehen pertzeptzioak. Antolatzaileen esanez, 50.000 lagun inguru
bertaratu ziren ekimenera baina begien aurrekoak ez zuen hori esaten, jende
andana ikusten baitzen nonahi. Poliziak ere nonahi ikusten ziren (inoiz ez
dut hainbeste txakur ikusi nire bizitzan, ikusi ditudan guztiak batuta ere).
Kilometro pasatxoko kale nagusia, ezker eta eskubi, ehunka polizia
furgonetaz sitiatuta zegoen eta edozein eraikin ofizialen inguruan,
segurtasun neurriak gehiegizkoak ziren.
Jaigiroan hasi zen manifestazioa eguerdiko ordubatak aldera, Rostockeko tren
geltoki paretik eta lau km inguruko ibilbidea egin zuen Stadthafeneraino
(hiriko kaia). Bertan, arratsaldeko hiruak aldera, beste bloke batetik
abiatutako manifestazioarekin batu behar zen baina bat egiterako istiluak
hasiak ziren jada. Alemania guztitik etorritako zaunkariek manifestazioaren
kontra egin zuten eta ibiltarien buruak ezin izan zien aurre egin 50naka
zetozten polizia zelulei. Euskal delegazioa zetorren Revolution taldekoen
blokea izan zen txakurrak geldiarazteko gaitasuna izan zuten lehenak eta
hortik aurrera hasi zen guda bortitza.
Euskal Herrian ezagutzen denaren aurka, poliziaren jokabideak manifestarien
desgastea bilatzen zuen. Behin eta berriz manifestariak zeuden guneen
erdi-erdira sartuaz, ekintzaileak elkarrengandik urruntzea bilatzen zuten.
Beraien aurrean, zahar eta gazte, elkarri besotik helduaz, erresistentzia
kordoiak eratzen ziren nonahi eta zaunkariek izerdi askotxo galtzen zuten
zerbait lortzerako. Manifestari guztien artean, espreski aurrez-aurreko
borrokarako prest zetozen milaka gazte bildu ziren. Guzti-guzitak burutik
oinetaraino beltzez jantzita, betaurreko beltzekin, mailuekin eta
eskularruekin, lurra altxatu eta metro batetik polizia konboiei erasotzen
zieten ; hala ere, beren aurka zetorren 2 kilo inguruko harriari, buruarekin
joaz eta harria apurtuaz erantzuten zioten armaduraz jantzitako poliziek.
Alemaniako hedabideen esanetan, 1000 polizia gutxi gora behera zauritu ziren
atzoko istiluetan.
Harri euriak ez zuen atertzen eta zaunkariak larri zebiltzan ; helikoptero
baten bidez, manifestarien urrats guztiak kontrolatzen zituzten airetik, eta
borrokara lotutakoak, ke beltza ateratzen hasi ziren. Poliziren autoen
kontra ezer gutxi egin zezaketen barrikaden atzean jende mordoa zegoen eta
istiluek bere gordintasunean jarraitzen zuten arren, manifestazioa
Informazio gehiago beste hedabideetan:
euskalherria.indymedia.org
Segi gazte erakundearen oharra:
G8 entzun: Amaitu jatzue txollue!!
Datorren astean, Ekainaren 6tik 8ra bitarte Heiligendam hiri alemanean biltzekoak dira mundu osoko zortzi potentzia nagusienetako ordezkariak. Bertan eta hazkundea eta erantzukizuna izenburupean Afrika eta berotze globalaren inguruan arituko dira eztabaidan; Afrika gabe…
Heiligendametik 20 bat kmra aldiz, Rostock izeneko hirian, mundu osotik eta batik bat alemaniatik hurbilduriko 50.000 aktibista ezketiar inguru bildu dira. Horien programaren izenburuan, hain ezaguna egin zaigun beste mundu bat posible da leloa, eta topaketen helburua, Seattlen hasi eta Genovan bere puntu gorena aurkitu zuen anti-globalizazio mugimendua berpiztea.
20 kilometro eskasek bereizten dute hiri bat eta bestea, baina gutxitan egon da Heiligendam Rostocketik hurrunago. Distantzia honen testigantza bi hiriak bereizteko eraiki berri den 12 kmko hesiak ematen digu edota Rostocken bildutako milaka poliziek osatzen duten giza hesiak. Kaleak hutsik dira, dendak itxiak, tabernak ere… gerran ( exageratu gabe ) dagoen hiria topatzen da, poliziak ehunkako taldeetan patrullatzen dituen kale hauetan zehar ibiliz gero.
Eta guzti honek zer du ikusteko gurekin?
G8a munduko potentzia ekonomikoek osatzen dute. 5 izarretako hotel batean bildurik eta Risk-era jolasten baleude bezala - kubata eskuan eta purotzarra ahoan -, bertan erabakitzen da hurren lau urteetan nazioarteko politikagintzan zortziek egingo duten bidea. Inbasioak, enbargoak, terrorismoaren aurkako neurriak…. trukerako kartak dira munduko poterenetsuen eskuetan. Eta kartetan gure etorkizuna ageri da; Merkelen ondoan Sarkozy egongo baita exeria, eta beste hainbat karten artean gurea izango baitu esku artean. Europak bizi duen azken gatazka armatua, hots Euskal Herria.
Baina Euskal herriak badu gehiago G8ari esateko. Bertan pairatzen dugun errepresio maila ez baita gertakari isolatua. Gure zilborra begiratzeari uzten badiogu behintzat.
Duela bi hilabete izan zen hustua Conpenhagenen ungdomshus etxe okupatu historikoa, eta segurtasun indarrek terrorismoaren aurkako plana erabili zuten protestaldiei aurre egiteko. Grezian Bolognaren aurkako protestaldietan atxilotu hainbat dira oraindik kartzelan daudenak. Horien aurka ere terrorismoaren aurkako legeria erabili dute. Alemanian, duela hilabete 20 pertsona atxilotu zituzten. Beraien ekinbidea, G8a aurkako topaketak antolatzea, eta egozten zaien delitua berriz, terrorismoa.
Euskal gazteok eta bereziki Segiko kideak garenok argi ezagutzen dugu zer esan nahi duen mugimendu sozial eta politiko bat terroristatzat definitzeak….baina ez gara bakarrak. Berdina pairatzen dute danimarkar gazteek, eta alemanek, eta palestinoek, eta kurduek, eta Sardoek….guzti horiek egongo dira gurekin batera Heiligendameko hotelean jokatzen ari den partidan. Baina gure esku dago poteretsuenen eskuetan dauden kartetariko bat izatea, edota Rostocketik beraien ipur-masailean hazi berri den pikorra izatea.
Hamaika herri borroka bakarra, hamaika herri etsai berbera…Gu hemendik ibiliko gara euskal gazteriaren ohiuari entzungor egiten dioten horiei gure borrokarako grina mutur parean jartzen; eta munduko gainontzeko gazteekin batera ozen ohiukatzera. G8, entzun euskal gazteriak esateko duena: Amaitu jatzue txollue!!!