Asko dira gure herri deabru honetan Oi! eta Punk zaleak, zorionez! Eta zorioneko daude guztiak: euskal oi! eta punk mobidak badu merezi duen tokia Infozazpi irratiaren musika ortzadarrean!

Gezurra badirudi ere, munduak makina bat itzuli eman ditu musika hutsa baino askoz gehiago den mugimendu honi izena eman zion abesti harren doinuak lehen aldiz entzun zirenetik. “Cockney Rejects, Oi! Oi! Oi!” Punk rockaren azpiatal bat bataiatu zuen abestiaz ari gara, nola ez. Baina denborak oharkabean esku artean labainduagatik, gaur gaurko izaten jarraitzen du Kaskamotxen musikak nola munduan hala Euskal Herrian.

Horregatik, ostiralero-ostiralero, gaueko 11eta, huts egin ezineko hitzordua duzue Infozazpiren sintonian oi! oi! oi!

Infozazpi irratia, zure oi! ahotsa

Atala: Arrosa