hbt-ekaina-2.jpgGasteizko aiztogile kalean dagoen Hala Bedi tabernan badago zer ikusi, entzun edo dastatu. Ekaina emanaldiz josia dago. NEUBAT taldeak ekainaren 23an joko du, San Juan bezperan. Bestetik aipatu igandero emanaldiak eskaintzeko asmoa dagoela, adibidez ekainaren 10ean BABY SOUL taldeak joko du eta IBAN NIKOLAI-k 17an. Emanaldi guzti hauek arratsaldeko 8etatik aurrera dira. ยด
Gogoraraztea ere larunbatero giro ezin hobea izaten dela DJ emanaldiekin Hala Bedi tabernan. Azkenik esatea hilabete honetan Pakoren argazki erakusketa dugula tabernan. Badakizue, bestela ere Hala Bedi tabernako terrazan aurkituko gaituzue garagardo fresko-fresko bat edaten eta interneten nabigatzen!

Atala: Arrosa · Irrati albisteak