Asteazken honetan Estanis Etxaburu Etxerateko heleduna izango da Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazineko gonbidatua. Euskal preso politikoen egoeraz, IƱaki de Juanaren kasuaz eta pasa berri diren hauteskundeetan alderdi politikoei presoen eskubideen urraketen aurrean konpromisoak hartzeko egindako eskaerak jaso duen erantzunaz galdetuko dio Martin Garitanok, udal berriak osatzear dauden honetan.
Bestetik, Ebroko Ur Konfederazioak Esa eta Itoitzko urtegietara bihar bertan egingo duen bisita dela eta, lurrikaren eta arrakalen inguruan nola bizilagunek hala ur konfederazioko agintariek dituzten iritziak jasoko ditu Itziar Arteagak magazineko bigarren orduan.

Kale Gorrian, goizero 8:00etatik 10:00etara Infozazpiren sintonian

Atala: Irrati albisteak