Txapa Irratiak jaia antolatu zuen Gaztetxeko urteurreneko egitarau  barruan; Royal Canal eta MC6 izan genituen kartzelako 7. urteurrena ospatzeko. Aste bukaera honetan ere beste kontzertu bat antolatu dugu. Bera ingurutik On Benito etorriko dira:

BENITA, ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei, BENITO izena jarri zien. Benitak musika aunitz matte zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako bluesmen zaharren istoriak kontatzen zizkien semeei, musikaren hazia ereinez. Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50. hamarkadako rock ´n rolla matte zuten batez ere. Amaren irakaspenei esker, han hemenka dabiltza musika jo eta joz gaur egun. Hona hemen ON BENITO

Azkoiti Azpeiti ingurutik berriz izen motzeko talde bat: JO. Musika euskalduna rock & rolla San Juan besterarako!

Anima zaitez eta etorri Txapako Kontzertu berri honetara!

 Txapako kontzertu guztiak arrosa sarearen bitartez zabaltzen dira, sareko irratien eskura uzten ditugu kontzertuetako grabazioak, baita taldeei egindako elkarrizketa txikiak ere.

Hona hemen entzungai bi audio artxibo; lehena MC6 taldeari eginiko elkarrizketa da, bigarrena aldiz Royal Canalek eskainitako kontzertuaren zatitxo bat (abesti bat).

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Atala: Arrosa