Nazio Eztabaidaguneak publiko egin duen proposamen berritzaileaz solasean ariko dira asteazken honetan, Infozazpi irratiko Kale Gorrian magazinean: ingurumen gatazken behatokia. Proposamen hori zertan datzan eta zertarako balioko duen azalduko du Eneko Compains Nazio Eztabaidaguneko programazio arduradunak.
Bestetik, A63 autopistari hirugarren erraila eransteak ekarriko dituen ondorioen aurrean kezkati, batzar orokorra egingo dute gaur Lurra Zain elkartekoek Angelun. Hori dela eta, egitasmo horren nondik norakoak ezagutzeko, Michel Esteban bozeramailea elkarrizketatuko du Arteagak.
Infozazpi, zure ahotsa.