Kaleko Bentanieko pasa den asteko saioan, Askapena elkarteak egindako Munduko Barrikadak izeneko atalean bi ekitaldi nagusi izan genituen. Alde batetik, hilaren 23an ospatuko den Internazionalista Eguna, eta horretarako Askapenako kidea den Unairekin egin genuen berba. Horretaz gain, Mexikoko Oaxakan gobernadorearen aurkako altxamendua izan zenetik lehenengo urteurrena pasa den astean betetzen zen, eta hau aprobetxatuz, Radio Planton Oaxakako irratiko kide batekin egin genuen berba zuzenean, gertakizun hau dela eta burututako 18 orduko emisio berezia beraiek kontatzeko.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.